10_25 urte kirolari emanak

jon-altuna-egitegi 2012ko ekainaren 10a

Zilarrezko ezteiak ospatu zituen igandean LOKE-k, hasiera batean Michelin-en izenarekin bazen ere, urtez urte aritu da herriko kirola sustatzen eta txapeldun handiak hezten. Igandean, urte guzti hauetan egindako lana eta ibilbidea errepasatu nahi izan zuten argazki eta albiste galeria bat ipiniz Michelingo kirol-gunean. Gainera, LOKE-k ordezkaritza duen kirolen erakustaldia egin zuten han bertan eta eguerdian, Aginaga sagardotegian bazkari ederra egin zuten kide guztiek.

Federico Perez eta Joxe Manuel Múgica zikloturistak Mariano Vallés lehen bazkidea eta Jesus Diez lehendakariarekin.
Lan asko egin du LOKE-k 25 urtean. Lan asko eta gogorra gainera, isilean, itzalean eta poliki-poliki egina izan da, etenik gabekoa.
Hori guztia argitara ateratzeko eguna izan zen igandekoa. Goizean Michelingo kirol-gunean mahai-tenisa, gimnastika-erritmikoa, tenisa eta judoa ikusteko aukera izan zen (atletismokoek txapelketak zituzten), LOKEren historia laburtzen zuen argazki-galeria handi batekin batera.

Bazkaria eta omenaldiak

Aginaga sagardotegian 108 kide bildu zituen bazkari handia antolatu zuen LOKE-k.
Bertan izan ziren Barrio eta Arrizabalaga udal ordezkariek