
Federico Perez eta Joxe Manuel Múgica zikloturistak Mariano Vallés lehen bazkidea eta Jesus Diez lehendakariarekin.
Hori guztia argitara ateratzeko eguna izan zen igandekoa. Goizean Michelingo kirol-gunean mahai-tenisa, gimnastika-erritmikoa, tenisa eta judoa ikusteko aukera izan zen (atletismokoek txapelketak zituzten), LOKEren historia laburtzen zuen argazki-galeria handi batekin batera.
Bazkaria eta omenaldiak
Aginaga sagardotegian 108 kide bildu zituen bazkari handia antolatu zuen LOKE-k.
Bertan izan ziren Barrio eta Arrizabalaga udal ordezkariek izan zuten LOKE-ko entrenatzaileek izendatutako kirolari onenei zegozkien sariak banatzeko ardura.
Bestalde, zuzendaritzak omenaldi xume bat egin nahi izan zien urte guzti hauetan LOKErengatik dena eman duten Diez eta Morales nekaezinei.
