LOKEko Itoitz Rodriguez, Ane Galardi eta Maria Eugi, Zaragozan izan ziren Euskadiko selekzioarekin. Espainiako Autonomi arteko “Atletismoan jolasten” txapelketan izan ziren.
Sailkapen orokorrean Euskadiko kadete nesken taldeak 6. postuan amaitu zuen lehiaketa eta mutileak bederatzigarren. Hala ere, LOKEko ordezkariek lan ona eginz uten.
Itoitzek 600 metroko lasterketan 3. postuan eskuratu zuen eta 4x300 m. erreleboan seigarren izan zen.
Ane Galardik, berriz, hauzi hirukoitzean 6. postua egin zuen eta 4x100 metroko errelebuan hirugarren postua lortu zuen selekzioko kideekin batera.
Azkenik, Maria Eugik 300 metroko lasterketan hamaika garren postuan amaitu zuen eta 4x300 metroko errelebuan, aldiz, laugarren izan zen.