Texas Lasartearra elkarteko futbol taldeak hurrengo denboraldia prestatzen hasi dira.
Horregatik, herriko gazteei deialdia egiten die hurrengo egunetan ekainaren 11tik 14ra, arratsaldeko 19:30etik aurrera Michelingo kirol guneko futbol zelaira hurbildu eta maila ezberdinetako taldeetan, kadete, jubenil eta erregionalean proba egitera. Entrenamendurako arropa eraman behar dute interesatuek.
Bide batez, elkarteak jakin arazten du web berria duela, cftexaslasartearra.es.tl. Honetan elkartearen eta taldeen informazioa aurki daiteke.