Giroko porrako sariak banatu ziren

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 11

Ostadar SKT-k Giroko porrako sariak banatu zituen Ainhoa tabernan lehengo astean.
Porrako irabazlea “Janires” txartela izan da eta bigarren saria “Jupiler”-rek eskuratu du. Urdaiazpikoak “Spainis doping”, “Ule”, “Nikola”, “Goiz Eguzki”, “Jauregi”, “Xifo” eta “Urdaiazpikoman” txartelei egokitu zaie.
Era berean, Ainhoa tabernak puntu gehien lortu duen tabernaren saria lortu du, bi pertsonentzako afaria Larre Jatetxean.
Elkarteak ekaina amaieran Tourreko porrako txartelak jarriko ditu ohiko tabernatan.