Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak adin desberdinetara zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu uztailean zehar.
12 urte baino gehiagoko gazte eta helduentzat pilates, aerobika, body pump, spinning, aquaerobika edo igeriketa ikastaroak daude. Haurrentzat, berriz, igerian egiteko ikastaroak.
Ikastaro batzuetan ordutegia aukeratu ahalko da. Informazio gehiago eskuratu edo izena eman nahi duenak, kiroldegiko bulegora hurbildu edo 943 376 182 telefonora deitu behar du.