Ostadar K.F. jakinarazten du, gaur Futbol Eskolan izena emateko epea irekiko dela.
Futbol Eskolan hurrengo denboraldian egon nahi duen haurrak baldintza hauek bete behar ditu: Buruntzaldeko bazkidea izatea; Eskola Kirola egitea, 2004, 2003 edo 2002. urtean jaiotakoa izatea edo Lasarte-Orian bizitzea.
Eskolako arduradunek iaz Futbol Eskolan egon ziren neska eta mutilek eta Ostadarreko bazkideek lehentasuna dutela jakinarazi nahi dute. Era berean, plazak mugatuak direla ere azpimarratzen dute.
Inskripzioa ekainaren 22a bitartean egin ahalko da, Ostadarreko egoitzan, 18:00etatik 20:00tara.