Lasarte-Oriako Muntteri-AEK euskaltegiko ikasleek, berriro ere, Lordi Etxaondo Aiala ostalaritza eskolako irakaslearen bisita izan zuten.
Oraingoan, Etxaondok foie micuit-a, patata minak, maionesa aparra eta oliba beltz magdalenak egin zituen. Errezeta eskuan zutela, ikasleek adi jarraitu ahal izan zituzten azalpenak eta galderak ere egin zizkioten ostalaritza irakasleari, hala nola, oliba beltzak klasea edo maionesa egiteko arrautza erabiltzen duten.
Era berean, Muntteri-AEK euskaltegiak gogoratzen du, udan perfilen azterketak prestatzeko ikastaroak dituztela.
Ikastaro hauek 100 ordukoak dira, 60 ordu uztailan egiten dira eta 40 irailean. Saioak goizez edo arratsaldez izan daitezke taldeen arabera.