Ezker abertzalea, EA, Alternatiba eta Aralarrek ezker soberanistaren proposamen sozioekonomikoren aurkezpena egingo dute ekainaren 13an, Manuel Lekuona kultur-etxean.
Ezkerreko lau indar soberanistek uste dute badela irtenbidea bizi dugun krisi egoeratik irteteko eta alternatiba izango den proposamena landu eta praktikan ipini beharra dagoela uste dute. Honela haien irizpideak eta ideiak azalduko dituzte asteazkenean Manuel Lekuonako hitzaldi aretoan.