Ohiko udalbatzarrean asko izango dira landutako gaiak. Horrela lehen puntua 2012ko ekitaldian kredituak aldatzeko bideratu diren espedienteen kontu ematea izango da. Ondoren, Hiribuseko zerbitzua ematearen tasa onesteko proposamena egingo da 2012rako. Hirugarren gaia berriz, Lasarte-Orian babes publikoko etxebizitzen erregimena arautzen duen ordenantza aldatzeko proposamena izango da. Bilduk bere aldetik batzorde informatiboetan dituen kideak aldatzearen inguruan kontu emango du eta Andre Joakena-eneko udal haurtzaindegia Haurreskolak partzuergoan integratzeko prozesuari onespena emateko proposamena egingo da.
Udaleko talde sozialistak aurkeztutako bi mozioak eztabaidatuko dira ere gaurko saioan. Udalak zahartze aktiboaren Europako urtea ospatzearekin bat egitea proposatzen du talde sozialistak eta honetaz gain, beste mozio bat ere aurkeztu du zarata eta bibrazioak arautuko dituen ordenantza prestatzeari buruzkoa. Bilduk ere beste mozio bat aurkeztuko du Nafarroaren konkistaren 500.urteurrenari eta Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrenari buruzkoa.
Azkenik galderak egiteko tartea zabalduko da ohi bezala eta honetan herritarrek hitza hartu ahal izango dute. Bestetik aipatu, udal aurrekontuak ez direla udalbatzar honetan aurkeztuko ez ohiko udalbatzarrean egiteko asmoa dagoelako. Honakoa datorren astean izatea aurreikusten dute udal ordezkariek.
