Bideo galeria martxan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 12a

Txintxarri.info berritzen jarraitzen dugu eta atzotik atal berria duzue eskura. Bideo galeria sortu dugu bertan ikus ahal izateko orain arte Txintxarrik egindako bideo guztiak.

Txintxarri.info otsailean hasi ginen aldatzen eta ordutik asko izan dira egindako hobekuntzak. Orain aste batzuk mugikorreko aplikazioaren berri eman genizuen eta oraingoan bideo galeria aurkeztu nahi dizuegu.

Orain arte bezala bideoekin osatuko dira gure albiste asko eta orain arte Vimeon hauek guztiak ikusgai egon arren, irakurleari lana aurreztu eta atal berri hau sortu dugu bertan bilduta egon daitezen egindako bideo guztiak.

Animatu eta sartu bideo galeria berria ikustea!

Besteetan esan bezala akatsak egon daitezke hasiera honetan beraz lotsarik gabe bidali hauek konpondu ahal izateko.