San Pedro Jaien egitaraua aurkeztu da

maider-azurmendi 2012ko eka. 13a, 20:56
Egitarau oparoa aurkeztu du Taxio Arrizabalaga zinegotziak Okendo plazan egindako agerraldian. Bertan izan da ere Alaitz Mendizabal pate-hartze batzordeko burua aurten jaietan parte hartuko duten herritar eta elkarteetako kideekin batera. Berrikuntzen artean, jaietan udalak hiru talde omenduko dituela, Jalgune, Danok Kide eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
Okendo plazan egindako agerraldian aurkeztu da San Pedro jaietarako egitaraua. Taxio Arrizabalaga zinegotzia arduratu da hau aurkezteaz eta jaiak antoaltzeko elkarte eta herritar ezberdinekin burututako elkarlana azpimarratu nahi izan du.

Elkarlan honen ondorio dira besteak beste, Sorgin Jaietako egitaraua eta udalarena batera joatea. "Bi jai ereduak integratu nahi izan dira egitarau honetan eta horrela bakoitzak bere ekimenak mantendu arren, Okendo plazako eszenatokia konpartitu egingo dugu". Aldi berean, Okendo plaza jaietako erdi gune izatea nahi dute udaletik.

Aurtengo omenduak Jalgune elkartea bere 21. urteurrenean, Danok Kide elkartea 50 urtetan herrian egindako lan onagatik eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots herriko pailazoak, "bere 25.urteurrenean ibilbide honetan egindako lan didaktiko garrantzitsua aitotzeko". Maketa lehiaketari dagokionez, aurreratu moduan, "La sociedad de los tercos" taldeak eskuratu du lehen saria eta Lasarte-Oria saria berriz, "Hilotz" taldearentzat izan da. Arrizabalagak ere esker oneko hitzak izan ditu Uxune Iparragirre herritarrarentzat bera izan delako jaietako kartelaren egilea.

Aurten lehen aldiz bi txupinazo egingo dira ekainaren 28an. Lehena eguerdiko 12:00etan egingo da Udaletxetik, hau haurren txupinazoa izango da eta bertan Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira. 19:00etan bigarren txupinazoa egingo da. Kasu honetan Okendo plazan eta bertan izango dira Jalgune eta Danok Kide elkarteko kideak.

Zinegotziak herritarrak festetan parte hartzera animatu nahi izan ditu.