15_“Sasoetan aurkitu dugu Asiako liztorren habi bat”

jon-altuna-iza 2012ko ekainaren 15a

Julian Urkiola Gipuzkoako erlazainen lehendakaria bi bidetatik ari da Vespa Velutina Asiako liztor erraldoien aurka, batetik erakundeen laguntza eskatu du, liztorrak tranpara erakarriko dituen feromona aurkitzeko ikerketak hasteko, eta bestetik tranpak jartzen ditu liztorrak banan banan harrapatzeko edota habiak bilatu eta deuseztatzeko.

Julian Urkiola Berasategi inguruan aurkitu zuen liztor habiarekin.
Bien bitartean tranpak erabiltzen dituzue?
Feromona sortzearen helburua arazoaren erantzun selektiboa da, orain erabiltzen ditugun tranpetan denetik sartzen da, erlea, bertako liztorra edo Asiako Velutina. Orain ardo zuria, garagardoa eta arandano siropearen nahasketa erabiltzen dugu. Sagardo gozoarekin ere probatu dugu eta ez da alde handirik izan.
Hernani eta Usurbilen ditudan tranpetan 60 bat liztor handi harrapatu ditut, emeak eta erreginak, gero kabiak egin eta ugalduko zirenak. Irun aldean gehiago dabiltza, eta dozena bat erlazainek hiru mila harrapatu dituzte.