Eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira bulego ordutegiaren barruan. Ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan egin behar da diru-laguntza eskaera.
Era horretan, Udalak eskura jarriko dituen eskaera orriak, eta zinpeko deklaraziorako ereduak ere aurkeztu beharko dira. Bestalde, eskaerari erantsi beharko zaizkio laguntzak jasotzeko eskatutako agiri guztiak.
Argibide gehiago nahi izanez gero, euskarako zerbitzura jo daiteke, 943 376 184, edo Udalaren web-orrian kontsultatu.