Komunikazio eraginkorrerako ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 15a

Basquetour-ek Anfitriones Proiektua martxan jarri du. Helburua sektoreko 2.000 profesional baino gehiagori Xehetasunaren Kulturaren Prestakuntza Plana eskaintzea da.

Proiekturen barruan bi ikastaro daude. Lehenengo ikastaroa ekainaren 19an, arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara eskainiko dute, “Komunikazio eraginkorraren ABDa: Hitzezkoa eta ez hitzezkoa”.
Honetan, zerbitzua bezeroaren beharretara moldatzeko, hala nola, zein galderak egin behar diren edo keinuak irakurtzen irakatsiko dute.
Ikastaro hauen inguruan informazio gehiago edo parte hartzeko interesaturik egonez gero, aurrez izena eman behar da BEHEMENDI Donostialdea eskualderako turismo lankidetzarako erakundean.
Telefonoz 656 705 243 edo posta elektronikoa erabiliz donostialdea@behemendi.org izen eman behar da. Hau osatzeko hurrengo datuak behar dira: izen abizenak, NANa, telefono zenbakia, posta elektronikoa, enpresa eta herria.
Antolatzaileek jakin arazi dutenez, ikastaroaren lekua inskripzioen arabera zehaztuko da. Gainera, Eusko Jaurlaritzak ehuneko ehunean diruz lagundutako programa dela jakitera ematen du.