Ostadar SKT-ko bola-joko taldeak ez du denboraldi ona egin aurten.
Josean Montesek aipatu digunez, nahiz eta Joxean Lasak Gipuzkoako txapelketan 10. postua lortu, taldeak ez du aurten emaitza paregaberik eskuratu.
Adierazi digunez, Charo Galan herritarra Gipuzkoako txapelketan aurreko postuetan sailkatu ahal zen baina gai pertsonalak medio ezin izan zuen parte hartu.
Honetaz gain, bola-jokoan trebatu nahi den edonork taldeko ateak irekiak dituela jakitera ematen du. Horretarako Ostadarreko egoitzara edo bolatokira hurbildu behar dira interesatuak.
Era berean, jaietarako haurren eta helduen bola-joko eta toka txapelketak antolatzen ari direla ere aurreratu du.