Ekainaren 23an, 16:30etatik aurrera, Donostiako Anoeta zelaian jokatuko den Euskal Herriko eta Eslovakiako emakumezkoen Selekzioen arteko partidara joateko sarrerak Arkupe tabernan eskuragarri daude.
6 urte azpiko haurrak doan sartu ahalko dira, 6 eta 14 urteko gaztetxoen sarrerak 5 euro balio du eta helduek 10 euro ordaindu behar dituzte.
Nahiz eta partidara ez joan, egun osoan zehar, EH Kirola, Esait eta Kontseiluak antolatuta hainbat ekitaldi izango dira Anoetako futbol zelaiaren inguruan, hala nola, kantaldiak, Irrien lagunen jolasgunea, Txan Magoa, DJ Bull...