Lasarte-Oriako txapelketa martxan

Nerea Eizagirre 2012ko eka. 15a, 11:37

Lasarte-Oriako tenis txapelketaren III. edizioa antolatu da. Lehiaketa uztailean zehar jokatuko da Michelingo kirol guneko pistetan. Izena ematea irekia dago eta eskualdeko tenis jokalariek ere parte hartu dezakete.

Uztailaren 2tik aurrera, astean zehar, txapelketako partidak ikusi ahalko dira.
Hirugarren urtez, Lasarte-Oriako Tenis txapelketa jokatuko da. Lehialeta Lasarte-Oriako, zein lurraldeko tenis jokalariei dago irekia eta finala uztailaren 20an izango da.
Gauzak honela, tenis zaletuek uztailaren 2tik aurrera, Michelingo kirol guneko pistetan hainbat partida ikusteko aukera izango dute.

Txapelketa

Antolakuntzako kideek jakitera eman dutenez, txapelketako koadroa 32 jokalarik osatuko dute.
Partidak hiru set-era jokatuko dira eta beharrez gero, tie-break-ak jokatuko dira. Honela, jokalariek bi set irabazi beharko dituzte partidan garaile izateko.
Norgehiagokak astean zehar astelehenetik ostiralera jokatuko dira, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara, Michelingo kirol gunean. Uztailak 20an finala eta 3. postua erabakitzeko partida jokatuko dira.
Honetaz gain, antolatzaileek adierazi dutenez, finalaren egunean txapelketan parte hartu dutenen artean sarien zozketa egingo da.

Lasarteoriatarrik ez garaile

Azken bi urteetan, lehiaketan hainbat herritar izan dira, baina ez dira finalera iritsi.
Tenis txapelketako lehen edizioan, J. M. Muñoz Baroja eta Abel Hernandezek jokatu zuten eta Muñoz Baroja izan zen garaile.
Iaz Agustin Quintana azpeitiarra izan zen txapelduna eta Iñaki Artano andoaindarrak lortu zuen bigarren postua. Lehen herritarra, Santi Lorenzo izan zen eta hirugarren postuan amaitu zuen txapelketa.

Izena ematea

Izena eman nahi duten jokalariek lasartenis@hotmail.com helbidera bidali behar dituzte haien datuak.
Honetaz gain, 12 euro ordaindu behar dituzte inskripzio kontzeptu bezala.
Datuak bidaltzeko azken eguna ekainaren 28a da.
Informazio gehiago nahi duenak, lasartenis.com orrialdean eskura dezake.