Alkateak lau urte aurrekonturik gabe lan egin dela gogoratu du. "PSE-EE ez zen gai izan aurrekontu batzuk onartzeko".
Jarraian, Pablo Barriok adierazi duenez, astelehenean aurkeztuko diren aurrekontuak arduratsuak direla aipatu du, "ezin dugu etorkizuna arriskatu". Horregatik murrizketa handiak egin direla azaldu du, "2008ko aurrekontuak %43a jaitsi ditugu. Egoera ekonomikoarekin bat eginez".
Eta gastuetan murriztu baldin bada ere, obrak egin eta zerbitzuak hobetuko direla jakin arazi du. Hala nola, Michelingo futbol zelaiaren aldaketa, Adarra kaleko urbanizatzea edo Hiribusa zerbitzua berriro martxan jartzea.
Sarrerak ez handiak
Ogasun sailko arduradunak Estitxu Alkortak ere aurrekontu arduratsuak direla onartu du. Izan ere, hauetan "benetan izango diren sarrerak bakarrik izan dira kontuan".
Gainera, Estitxuk gogoratu duenez, "jangela eta haurreskola Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko direla aurki eta horrek ere gastua txikituko du".
Hala ere, Udal berriko mantenua eta Gaztelekua martxan jartzeak gastuak sortuko dituela azpimarratu du. Baina "hartutako neurriekin gastu hori orekatzea espero dugu" jakitera eman du.
Aurrekontuetan berrikuntza bezala Parte-hartze saileko aurrekontua dagoela aipatu du eta hurrengo urteetan Udalak arau subsidiarioak landu eta aldatuko dituela aurreratu du.
