17_Intzako alebinak finaletik at

jon-altuna-egitegi 2012ko ekainaren 17a

Udaberri Txapelketako ekialdeko finalerdia jokatu zen larunbat arratsaldean Michelingo pilotalekuan, alebin mailan. Intzako mutilek Gaztelekuren aurka neurtu zituzten indarrak eta tamalez, finaletik kanpo geratu ziren 16-5 galdu ostean.

Partidu borrokatua izan zen larunbat arratsaldekoa emaitzak besterik erakutsi dezakeen arren.
Andoaindik etorritako Gaztelekuren bikotea Iñaki Artola eta Xabier Eguzquiza gazteek osatu zuten eta hauek jokatu zuten gorriz. Herriko bikotea berriz, Jon Ibisate eta Alex Echeverriak osatu zuten eta urdinez aritu ziren Intzako mutilak. Epaile lanetan aritu zen Peio Sarasola herritarra.

Tanto gogor eta luzeak lehiatu zituzten Intza eta Gaztelekuko lau pilotariek.
Partidua, Andoain aldera

Emaitzak argi eta garbi erakusten du andoaindarrak herritarrak baino gehiago izan zirela.
Partidu guztian zehar joan ziren aurretik, partiduaren erritmoa euren nahierara eramanez.

Hala ere, tanto luze eta piloteatuak jokatu zituzten, bi atzelariak benetan txukun ibili ziren partiduaren erritmoa eramanez eta aurrelariak zituzten aukerak aprobetxatzen saiatu ziren uneoro.

Azken finean, sufrimendu handiko partidua izan zen, horren erakusgarri andoaindarrek lortutako 14. tantoa. Alebinak izateko sekulako joa eta sufritzeko gaitasuna erakutsi zuten lau gaztetxoek eta nekearen nekez, azkenean, Intzako pilotariei txapa azpira joan zitzaien pilota tanto oso luze baten ostean.