Lehen finalerdian ISU Leihoak eta Txindoki aritu ziren aurrez aurre eta partidu honek ez zuen zalantzarako tarterik utzi, ISU 5-0eko emaitzarekin gailendu baitzitzaion Txindokiri. Bigarren finalerdian ere gol asko izan ziren eta El Puntok 7-2ko emaitzaz irabazi zion Buenetxeari. Hortaz, El Punto eta ISU Leihoak dira aurtengo finalistak. Mosso memorialaren finala datorren larunbatean jokatuko da kiroldegian, 11:00etatik aurrera.