Buruntz-Azpi elkarteak ekainaren 10ean plater-tiro txapelketa antolatu zuen Oiartzungo Arkale instalakuntzetan. Giro onean, jaurtialdi desberdinak egin zituzten elkarteko eta herriko eskopetariek.
Azkenean, Jesus Mari Gonzalez izan zen irabazlea. Bigarren postua Javier Olasagasti eskuratu zuen eta Aitor Jauregi izan ze hirugarren.