Lasarte-Oriako Kirol-zerbitzuak ekainaren 26an, San Pedro jaietako aurrekari bezala, Uretako festa antolatuko du kiroldegikoigerilekuan. Goizeko 9:30etatik 12:00etara 5 eta 12 urte arteko haurrek puzgarri, txirrista eta hainbat gauzekin gozatzeko aukera izango dute.
Antolatzaileek ohartarazi dute, ekintza honetan igeri egiten dakiten ume eta gaztetxoek bakarrik parte hartu ahal dezaketela.
Ur festarako sarrera doan izango da kiroldegiko bazkide diren haurrentzat; bazkide ez direnek 3,40 euro ordaindu beharko dituzte.