18_Biladi Hadi proiektuaren erakusketa eta diska-liburuaren aurkezpena

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 18a

Biladi Hadi brigadak 2010eko uztailean eta irailean palestinar lurretara egin zuen kultur elkartasun ekimena azaltzen duen “Biladi hadi, hamaika begirada Palestinara Euskal Herritik” proiektua aurkeztuko da gaur Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur-etxean.

Kafetegiko hormetan proiektua osatzen duten argazki erakusketa eta irudiak janzten dituzten euskal kulturgintzako idazle, kazetari eta hainbat eragileren iruzkin testuak izango dira ikusgai.

Gainera, argazki hauetan hiru herritar ikusteko aukera izango da, Arramazka taldeko Aroa eta Aitzol Lasa eta Porrotx pailazo bihurria. Erakusketa berezi hau urte osoan zehar Euskal Herriko hainbat herritan egon da eta oraingoan gure herrian izango da ekainaren 22ra arte, arratsaldeko 17:00etatik 20:30era.

Diska-liburua
Honetaz gain, ekainaren 20an, asteazkenean 19:30ean Aroa Lasa herritarrak eta brigadako beste bi kidek koordinatutako diska-liburuaren aurkezpena egingo da.
Aurkezpenean, Aroaz gain, Aitzol Lasa Arramazka taldeko kidea eta brigadan parte hartu zuen Argia aldizkariko Axier Lopez izango dira.