LOKEko atletek domina gehiago lortu zituzten ekainaren 9 eta 10ean burutu zen Gipuzkoako txapelketan. Hauetan, latuera proban Eneritz Busto irabazle izan zen eta hiru zilarrezko domin eta brontzezko bat lortu zituzten herriko taldeko neska mutilek. Hauetaz gain, Real Sociedad taldean dabilen Iñigo Sevillanok ere zilarrezko domina lortu zuen.
Eneritz Bustok altuera proban lortu zuen Gipuzkoako txapela, 1,49 m. marka eginez.
400 metro hesi-lasterketan, Gaizka Ormazabalek zilarrezko domina eskuratu zuen.
Luzera jauzian, lau atleta izan ziren. Ane Galardik zilarrezko domina eskuratu zuen eta garaipenetik zentimetro batera geratu zen.
Maria Eugi eta Jon Ander Bruñok proba honetan 6. postua eskuratu zuten.
Jauzi hirukoitzeko proban, Ane Galardik brontzezko postuan amaitu zuen eta Idoia Olasagasti 7. postuan.
Asier Eizaguirrek bosgarren postua lortu zuen jabalina jaurtiketan.
Azkenik, 4x100 m. lasterketako errelebua deskalifikatua izan zen, lekukoa eraori zitzaielako.
Estatuko gutxienekoa
Txapelketatik kanpo, kadete mailako bi proba izan ziren 300 m. hesi-lasterketa eta pisua eta LOKEko atletak Espainiako txapelketarako marka egitea zuten helburua.
Lehenengo proban Eneritz Busto eta Idoia Olasagastik parte hartu zuten eta Eneritzek Estatuko txapelketan egoteko gutxieneko marka lortu zuen.
Pisuan, berriz, Maider Rekondo eta Oihana Igarriz saiatu ziren, baina ezin izan zuten lortu.