Gutun lehiaketa Muntteri-AEK-n

Txintxarri Aldizkaria 2012ko eka. 18a, 11:12

Muntteri-AEK euskaltegiko 3. urratseko ikasleek gutun lehiaketa bat antolatu zuten, idazmena lantzen jardueran arituz, “lagunarteko gutunak” hain zuzen ere. "Peti" ezizenez, Laura Palaciosek idatzitako gutuna izan zen diploma lortu zuena.
Horrela, irakaslek egoera bat emanda, gelako lagun bakoitzak gutun bat idatzi behar zuen. Egoera honako hau zen: “Marokora joan zara oporretan. Bidaia zoragarria izan da. Basamortuko kontuak ezagutu eta gozatu dituzu. Etxerantz berriro, Marrakets hirian eman duzu azken gaua eta bertan pipatu ere egin duzu opioa. Orain espetxean esnatu zara eta bertatik idatziko diozu zure lagun minari eskutitz hau”.
Ondoren, euskaltegiko horman erakusketa prestatu eta gutun onena hautatzera gonbidatu zituzten gainerako maila guztietako ikasleak.