Kamisetak tindatzeko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 18a

San Pedro jaietarako kamiseta oraindik prest ez duten Lasarte-Oriako LH3 eta LH6 maila arteko gazte koadrilek aste honetan haien kamiseta berezia egiteko aukera dute, Ttakun Kultur Elkartearen eskutik.
Gaztetxoek ekainaren 20an, asteazkena, Landaberri-Garaikoetxean eta ekainaren 21ean, ostegunean, 15:30etatik aurrera kamisetak tindatuko eta apainduko dituzte. Antolatzaileek gogora arazten dute, ekintzarako kamiseta zuri bat eraman behar dute.