Celestino Riveraren azken lanak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 18a

Celestino Rivera artistak lan berri bat amaitu du. Oraingoan, Donostiako Araba parkean dagoen Maria Cristina erreginari egindako monumentuko frisoa harrian zizelkatu du.
Lana hareharri alkalinoan egin du eta hiru edo lau hilabeteko lana izan da.
Honetaz gain bere amaren erretratu bat ere egin du. Hurrengo proiektua kristalean egingo duela aurreratu du.