Onartu dira azken lau urtetako egin diren lehen aurrekontuan azkenean Marisa Zubirik ezustekoa eman du hauen alde bozkatuz. Ez ohiko udalbatzarrak bi ordu luzeko iraupena izan du eta PSE-EEk aurkeztutako emendakinak izan dira nagusi. 20 emendakin baino gehiago bozkatu dira, hauen inguruko azalpenekin eta erantzunekin. Guztiak bertan behera geraratu dira. Bilduk aurkeztutakoak berriz aurrera atera dira alkatearen baliozko bozkari eskerrak.
Emendakinak oso zehatzak izan dira eta gai askoren inguruan, Twitter bidez zuzenean eman ditugu. Adibidez Ikastolen festetarako bideratutako partida deusteztatzea eskatu du alderdi sozialistak, Michelingo zelaia estaltzea, parte hartze prozesurako gehiegizko dirua utzi dela publizitaterako meta 10mila euro murriztea eskatu du besteak beste.
Pablo Barrio alkateak, Estitxu Alkorta Ogasun saileko buruak eta Udal gobernuko kideek ostiralean 2012ko aurrekontuak aurkeztu zituzten. Pablo Barriok adierazi zuenez, astelehenean aurkeztuko diren aurrekontuak arduratsuak dira "ezin dugu etorkizuna arriskatu". Horregatik murrizketa handiak egin direla azaldu zuen, "2008ko aurrekontuak %43a jaitsi ditugu. Egoera ekonomikoarekin bat eginez". Gastuetan murriztu bada ere, hobekuntza lanak egin eta zerbitzuak hobetuko direla azpimarratu zuen. Horrela, Michelingo futbol zelaiaren aldaketa, Adarra kaleko urbanizazioa edo Hiribusaren zerbitzua berriro martxan jartzea dira besteak beste aurreikusten diren lanak. Bihar Villa Mirentxun 19:00etan herritarrei aurkeztuko zaizkie aurrekontuak.
