Emanaldiari eskolako txikiek eman zioten hasiera. Jarraian, instrumentu desberdinak taularatu ziren bibolinak, gitarrak, flautak... Garai eta musikagile ezberdinen lanak entzun zituzten Manuel Lekuona kultur-etxera hurbildu ziren herritarrek.
Gaur bigarren emanaldia izango da. Honetan, musika eskolako ikasleez gain, udal dantza eskolako kideen emanaldia ere ikusi ahalko da. Kontzertu amaieran, Udal musika eskolako irakasleek zikloa amaitu duten ikasleei diplomak banatuko dizkiete.
