Herritarrentzat aurrekontuen aurkezpena egin zen

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 20a

Atzo Villa Mirentxun, udal ordezkariek 2012ko aurrekontuen nondik-norakoak azaldu zituzten herritarren aurrean. Lehen aldia izan da horrelako aurkezpen publiko bat egiten dela. Izan ere, herritarrek zalantzak argitzeko eta azalpenak eskatzeko tartea izan zuten.

Udal ordekariek atzokoan aurrekontuak herritarrei aurkeztu zizkieten. Villa Mirentxun antolatutako bilera irekian, udal ordezkariek onartu berri diren 2012rako aurrekontuen inguruko azalpenak eman zituzten. Pablo Barrio alkateak egin zuen aurkezpenaren lehen zatia eta Ogasun batzorde burua den Estitxu Alkortak hartu zuen hitza aurrekontuen inguruko azalpen orokorrak emateko.

Udalak bi milioi euro inguru ditu hainbat proiektutan inbertsioak egiteko. Aipatu zirenen artean, herriko argiztapena hobetzeko inbertsioa egingo da, egoera txarrean dauden hainbat kale asfaltatu eta beste askoren artean, Udaletxe berriarentzat ekipamendua erosiko da.

Ondoren, sail bakoitzeko arduradunek dirua zertara bideratuko duten azaldu zuten. Herritarrek zalantzak argitu eta azalpenak eskatzeko tartea izan zuten.