Badatoz San Pedroak eta festa egitarauaren baitan jende asko biltzen duen hitzordua izan ohi da Zikiro afaria. Aurtengoan eguna aldatu da eta afaria San Pedro bezperan egin beharrean, San Pedro egunean bertan izango da. Hau da, ostiralean 22:00etan Okendo plazan. Afari hau Ttakun elkarteak antolatzen du.
Aurrez txartelak erosi behar dira eta aurten Ttakunen bulegoan eta Jalgin daude eskuragarri. Afariaren prezioa 20eurokoa izango da. Animatu eta txartelak erosi bukatu baino lehen!!!
