SuBerri akordeoi orkestra aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 21a

Gaur, San Pedro parrokiako lokaletan herriko akordeoi orkestra berria aurkeztu da, SuBerri akordeoi orkestra.


Aurkezpenean proiektua berria azaldu dute. Elias Goikouriaren zuzendaritzapean 11 musikari egongo dira, guztiak Zero Sette akordeoi orkestratik ateratakoak eta haien instrumentuekin entsaiatzen dute San Pedro parrokiak utzitako lokalean.
Akordeoi orkestra honek dagoeneko bi kontzertu eskaini ditu, Donostia eta Andoainen, Amaia Gonzalez-i esker eta San Pedro elizan bere aurkezpena egiteko asmoa du urte amaierarako.
Orkestrako kideek aditzera eman dutenez instrumentuak, perkusioa eta baxua, lortzeko laguntza behar dute eta horretarako, bazkide kanpaina martxan dagoela jakitera eman dute.
Informazioa eskuratu nahi duenak, info@suberri.es helbidera mezua bidaliz eskura dezake.