22_Maialen Chourraut bikain nazioarteko txapelketetan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 22a

Maialen Chourraut herritarra indartsu dabil Cardiff eta Pauen izan diren Slalomeko Munduko kopako probetan urrezko domina eskuratu du. Emaitza hauei esker, Munduko kopako lehen sailkatua da eta Londreseko Joko Olinpikoetan domina lortzeko aukera handiak ditu.
Lasarte-Oriako gazteak bi probetako finaletara hirugarren postuan sailkatu zen. Cardiff-eko proban, gainera, ate bat ikutu zuen.
Finaletan, nahiz eta zailtasun batzuk izan, jaitsiera azkarrak egin zituen eta lehen sailkatuen jaitsieren zain geratu zen. Aurkariek ez zuten herritarraren denbora gainditu eta irabazle izan zen.
Asteburu honetan, bere prestakuntzarekin jarraituz, Maialen Chourraut La Seu d’Urgellen egingo den Munduko kopako proban izango da herriko palista. Etxean jokatuko du, baina egun txarra edozeinek izan dezakeela oso argi du lasarteoriatarrak.