Oporrak gertu ditugu eta Ttakun kultur elkarteak antilazten dituen hainbat jarduerek ateak itxiko dituzte hurrengo ikasturtera arte.
Astelehenean Xumela koruaren azken entsegua izan zen. Honetan, Txapas zuzendariak korua garatzen ari dela azaldu zuen, “nerabezaroan dago” eta urteko emanaldien laburpen txikia egin zuten. Santo Tomas, Santa Ageda bezpera edo Kukuka antzerki eta dantza eskolako hamabostaldian izan da korua.
Honen ostean, herriko kaleetatik barrena ibili ziren kantuan, trikitixa eta gitarraren doinuak lagun zituztela. Ondoren, Arrieskalleta elkartean bapo afaldu zuten.
Gogoratu San Pedro jaietan ere haien ahotsetaz gozatzeko aukera izango dela, ekainaren 30ean dagoen kantu-jiran.
