Alboka eta Alboka txikiren kontzertua

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 22a

Alboka eta Alboka Txiki abesbatzen ikasturte amaierako kontzertuaz gozatu ahalko da igandean, ekainaren 24ean, 12:30etik aurrera Ama Brigitarren komentuan.
Donostiako Mariaren Lagundia ikastolako Txepetxa abesbatza ere bertan izango da eta hauen eskutik, doinu herrikoiak eta nazioartekoak entzungo dira pianoa, biolina edo gitarraren laguntzaz.
Bestalde, lehengo igandean Alboka abesbatza Oriako Karmengo Amabirjinaren kaperako meza girotu eta jarraian sei abestiz osatutako kontzertu txikia egin zuen. Kaperan zeuden herritarrek ederki gozatu zuten eta txalo zaparrada jaso zuen abesbatzak.