Ostadar SKT-k antolatzen duen Tourrerako Porran parte hartzeko epea ireki du. Aurten San Pedro jaiekin batera hasiko da lasterketa, ekainaren 30ean. Beraz adi, boletoak bete eta aurkezteko epea larunbatean, hilaren 30ean, 21:00etan amaitzen da eta. Boletoak ohiko tabernetan aurkituko dituzue 7 eurotan.
Sariei dagokionez, etapako irabazlearentzat 60 euro, sailkapen orokorreko lehenarentzat 360 euro eta bigarrenarentzat 180 euro izango dira. Horretaz gain, 7 urdaiazpiko zozketatuko dira parte hartuko dutenen artean eta zortzigarrena faroliloari emango zaio. Puntu gehien batzen dituen tabernak bi pertsonentzako afari bat irabaziko du Larre Jateetxean.
Eta noski, Tour eta Giroko porretan onena izan den txartelak 1000 eurotako saria izango du.