Denetariko panelak egin dituzte.
Azken hilabeteotan antolakuntza lanetan buru-belarri lanean aritu ostean, gaur goizean hasi dira Sorgin Jaiak euren txosna gunea muntatzen. Azken asteotan panelak margotzen aritu ostean, aldamioak muntatzeari ekin diote gaur goizean Okendo plazan. Panelen artean bada bat eanguratsua, Ostatu Berri eraikina zenaren margolana egin baitute gazteek juxtu Ostatu Berrik zeukan kokalekuan bertan.