23_El Punto de Encuentrok irabazi du XXVI. Mosso Oroimenezkoa

jon-altuna-egitegi 2012ko ekainaren 23a

ISU Leihoak eta El Punto izan dira 2012ko Mosso memorialaren bi finalistak eta irabazle El Punto suertatu da, 6-2ko emaitzarekin, merezimendu osoz.

Sorpresa izan da aurtengo Mosso Oroimenezkoaren irabazlea, inor gutxik espero zuen El Punto osatzen duten jokalari gazteek ISU Leihoak menderatzea. Baina hala izan da azkenean, eta emaitza argiarekin gainera, 6-2.

El Puntok ez du nolanahiko txapelketa egin, finalera iristeko Izkiña kanporatu behar izan baitzuen final-laurdenetan, Buenetxea finalerdietan eta finalean ISU Leihoak menderatu baititu. Ez da makala, izan ere, kanpoan utzi dituen talde horiek izaten baitira urtea joan eta urtea etorri txapeldun geratu ohi direnak.

Aurten bestelakorik gertatu da ordea, eta ISU markagailuan 0-1 (Miguel Angel Rabanalen gola) aurretik jarri bada ere, El Punto izan da nagusi. Sei gol sartu dituzte azkenean, honela banatuta: Andoni Pascualek bat, Jon Arocenak bi, Alvaro Benjumeak beste bi eta Ibarrako Tolargi taldetik El Puntora etorritako Borja Manuel Galarzak bat. ISUren bigarren gola Isma Rodriguezek sartu du.