El Puntok ez du nolanahiko txapelketa egin, finalera iristeko Izkiña kanporatu behar izan baitzuen final-laurdenetan, Buenetxea finalerdietan eta finalean ISU Leihoak menderatu baititu. Ez da makala, izan ere, kanpoan utzi dituen talde horiek izaten baitira urtea joan eta urtea etorri txapeldun geratu ohi direnak.
Aurten bestelakorik gertatu da ordea, eta ISU markagailuan 0-1 (Miguel Angel Rabanalen gola) aurretik jarri bada ere, El Punto izan da nagusi. Sei gol sartu dituzte azkenean, honela banatuta: Andoni Pascualek bat, Jon Arocenak bi, Alvaro Benjumeak beste bi eta Ibarrako Tolargi taldetik El Puntora etorritako Borja Manuel Galarzak bat. ISUren bigarren gola Isma Rodriguezek sartu du.
Lore-sorta Mossoren alargunari
Urtero bezala, aurtengoan ere Joxean Mossoren alargun den Miren Urcola gogoan izan dute antolatzaileek eta bi taldeetako kapitainek lore-sorta bat eman zioten partidua hasi aurretik. Ikuslegoak ere keinu polita izan zuen Urcolari txalo zaparrada luze bat eskainiz lore-sorta jasotzen zuen bitartean.

