Ereketz EDTren emanaldi polita Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 23a

Erketz EDTk ikuskizun ederra eskaini zuen larunbat arratsaldeanjendez lepo zegoen Okendo plazan. Eguraldiak lagunduta, plazan aulki batzuk ipini eta herritarrek herriko dantzari haur, gazte eta helduen emanaldiarekin gozatu zuten.

Denetariko dantza eta janzkerak ikusteko aukera izan zen ikasturte amaierako emanaldian, euskal kulturaren ikur diren instrumentu tradizionalekin batera, dultzaina, txistua eta danbolina esaterako. Zuzeneko musikak ematen duen indarraz baliatuta, urte osoan zehar landutakoa herritarren aurrean erakutsi ahal izan zuten Erketz EDTk eta Erketzen lagunak taldeak.

Ikuskizunaren amaieran, herritarrek txalo zaparrada handi batez agurtu ziuzten dantzari guztiak.