Uretako festa arrakastatsua izan da

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 26a

80 ume aritu dira udal-kiroldegiko igerilekuan plisti-plasta jolasean. Udaleko kirol zerbitzuak beste urtebetez antolatu du uretako festa eta arrakastatsua izan da aurtengo edizioa, 80 haur inguru aritu baitira igerilekuan jarri dituzten puzgarri, txirristra eta jostailuekin gozatzen.

Beste urtebetez, haur ugari bildu dira uretako festan.
Nabari da haurrek eskola amaitu dutela, ikusi besterik ez dago zer nolako deiadar eta algarak entzun diren gaur goizean udal-igerilekuan. Haurrak ere hasi dira San Pedro Jaietarako motorrak berotzen, eurak ere izango baitira festetako protagonistak Udalak zein Sorgin Jaiek antolatu dituzten ekintza ezberdinetan.