Festetako txupinazoak zuzenean Txintxarri.info atarian!!!!!!!!!!!!!

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 26a

Asteazkenean eta ostegunean lanean izango zarela? kanpoan bizi eta herriko festak faltan botatzen dituzula? Lasai, aurtengoan herriko giroan murgiltzeko aukera izango duzue etxetik eta munduko edozein txokotan zaudetela!! Txintxarri.info gure web gune honetan Sorgin Jaietako txupinazoa asteazkenean eta udalarena ostegunean zuzenean emango ditugu eta!!!!

Zuzenean ikusi ahal izango dira festetako txupinazo guztiak. Aurtengoan ahalegin berezi bat egiten eta herriko jaiak etxe guztietara eta Euskal Herritik haratago helarazteko asmoarekin, gure web gunean zuzenean emitituko ditugu txupinazoak. Hauek ikusteko Txintxarri.info-n sartzea besterik ez duzue egin beharko.

Atal berezia
Zuzeneko emanaldiez gain, festetarako atal berezia ere egin dugu Txintxarrin. San Pedro jaiei ahal bezain besteko jarraipena egin nahi diegu eta atal honetan argazki eta bideoek izango dute protagonismoa. Horrela egunero ahalik eta irudi eta bideo gehien igotzen saiatuko gara herritarren eskura festetako material dena izan dadin. Horretaz gain bertan dira jai egitarauak herritarren kontsultarako, hala ere gure agendan ekimen guztiak sartuta aurkituko dituzue egunez egun.

Zuen argazki eta bideoak bertan agertzea nahi baduzue bidali!