27_“Heriotza beti ageri da kantuetan”

jon-altuna-iza 2012ko ekainaren 27a

Hilotz Lasarte-Oriako metal taldea una gozoan da. Batetik herriko V. Musika Maketen Lehiaketako Lasarte-Oria saria irabazi dute eta beraz, Sanpedrotan, hilaren 27an, gauean, arratsaldeko Sorgin jaien txupinazoaren ondoren Okendon jotzeko aukera izango dute, eta bestetik "Hil ala Bizi" izenburua duen lehenengo diskoa argitaratu dute. Kopiak egiten ari dira eta kontzerturako ale batzuek prest izatea espero dute.

Herriko taldeen kontzertua antolatu du Udalak Sorgin Jaiekin batera ekainaren 27an: Hilotz, V. Musika Maketen Lehiaketako herriko irabazlearekin batera, The Garax eta Trikihots taldeak eta DJ Zebo disko jartzailea izango dira Okendon. Hilotz taldeko Mikel Iartza, Aitor Zarzuelo eta Iker Elizegi kontatu digutenez "oso pozik" daude sariarekin. Herrian badaude hainbat rock talde baina lehiaketara soilik hiru talde aurkeztu ziren eta Hilotz-i eman diote saria.

2011 urteko uda aldean hasi zineten han eta hemen jotzen, ezta?
Iazko udan ez genuen gehiegi jo. Gehiena urteko bigarren zatian, irailetik aurrera, jo genuen.