Lasarte_Oriako jaiak igandera arte luzatuko dira aurten. Ostegun eguerdian eta arratsaldean botako dira txupin ofizialak, baina Sorgin Jai alternatiboei hasiera eman diena, arratsaldeko 19:30etan bota dute eta festa giroa lehertu da herrian.
Hasiera ekitaldian Unai Muñoa eta Ane Labaka bertsolariek kantatu dute Unaik oholtza gainetik aurreko Udalaren paperean eta Anek herriko gazteenean. Gainera gazteek antzerkia eta dantza egin dute Okendo plazan burutu den ekitaldi ikusgarrian. Ondoren bota da txupina eta festa hasi.
