2012ko San Pedro txapelketetako sari banaketa Biyak Bat elkartean

jon-altuna-iza 2012ko ekainaren 27a

Azken asteotan hainbat txapelketa jokatu dira Biyak Bat Lasarte-Oriako erretiratuen elkartean eta arratsaldean banatu dira sariak. Elkarteko zuzendaritzako ordezkari eta Pablo Barrio alkateak parte hartu dute arratsaldeko 17:00etan hasi den sari banaketan.

Sariak jaso ondoren argazkia atera zuten elkartearen kanpoaldean.
Musean, Eskoban, Tutean, Punttuan, Txintxonean, Briskan, Rabinoan, Seisetan, Partxisean, dominoan, toka, igel eta bote jokuetan burutu dira txapelketak Biyak Bat elkartean azken asteotan eta gaur arratsaldeko 17:00etan egin da txapelketa guzti horietako sari banaketa.
Elkarteko zuzendaritzako ordezkariak eta Pablo Barrio alkateak egin dute sari banaketa honetan, eta, ondoren pintxo jana egin dute aiton amonek.