28_Koadrilen arteko txapelketen finalak polikiroldegian

jon-altuna-iza 2012ko ekainaren 28a

Lasarte-Oriako Koadrilen arteko futbol, saskibaloi eta boleibol txapelketetako finalak jokatu dira gaur goizean zehar Loidibarrengo kiroldegian. Guztira 345 neska-mutilek hartu dute maiatza eta ekainean zehar jokatu den txapelketan eta antolatzaileek esperientzia oso interesgarri eta baikorra izan dela adierazi dute. Talde mistoak ziren eta gehienek futbolean jokatu dute.

Irabazleek baloiak jaso dituzte
Goizeko 11:00etan jaso dituzte Koadrilen arteko futbol, saskibaloi eta boleibol txapelketako irabazleek sariak. Txapeldun eta txapeldunordeek baloi bana jaso dute kale hezitzaileen eskutik. Futbolean Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako 12 taldek parte hartu dute. LH4 mailan, irabazleak Torrente koadrilakoak izan dira eta Grifoak taldekoak bigarrenak. LH5 mailan, Sasoball taldeak irabazi dute Landaberritarrak taldekoen aurka eta LH6 mailan, aldiz, Landajokalariak izan dira txapeldun eta Sasohandi bigarrenak. Guztira 200 partaide izan dira futbol txapelketan.
Saskibaloi txapelketan, guztira 135 lagunek hartu du parte: Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako 30 lagunek jokatu dute txapelketa, lau taldetan banatuta, eta Landaneskak koadrilakoak nagusitu dira finalean Sasobalon-en aurka. DBHkoen arteko txapelketan, 105 lagunek hartu dute parte, DBH1 eta DBH2ko zortzi talde izan dira, Los Notas izan dira txapeldunak eta Los Chavez bigarrenak. DBH3 eta DBH4ko lau talde. izan dira saskibali txapelketan, Aupa taldea izan da irabazlea eta Despis bigarrena. Boleibolean DBH2ko bi taldek hartu dute parte.