28_Euripean burutu da sorgin dantza

jon-altuna-iza 2012ko ekainaren 28a

Euripean baina festa giroan burutu da sorgin dantza Oriatik hasi eta erdigunera bitartean. Ehundaka lagunek egin dute sorgin dantza ohi bezala zuzeneko musika jarraituz.

Ehundaka herritarrek parte hartu dute kalejiran.
Ehundaka lagunek dantzatu dute sorgin dantza San Pedro bezperan. 19:00ak aurretik Okendora iritsi ahal izateko 16:30etan elkartu dira Orian eta ohiko ibilbidea egin dute. Arratsalde erdian euria hasi du, baina dantzan jarraitu dute Lasarte-Orian tradizio handia duen ekitaldi honetan parte hartu dutenek.