Guraso eta seme alabek, guztiek pasa dute ondo eskulanak egiten.
Haurrek egun osoko egitaraua izan dute gaur, goizean koadrilen arteko txapelketatako finalak jokatu dira, gero haurrei eskainitako txupinazoan parte hartu dute, ondoren kalejira eta bazkaria izan dute Atsobakarren eta arratsaldean eskulanak Okendon. Denetarik egiteko aukera izan dute, besteak beste, globoflexia, betaurrekoak, giltzatakoak, eskumuturrekoak, malabar pilotak, edo apaingarriak.