Hirugarren txupinazoa

jon-altuna-iza 2012ko ekainaren 28a

Aurtengo San Pedro festatako hirugarren txupina bota dute arratsaldeko 19:00etan Udaletxe berritik Denok Kideko ordezkariek, Jalguneko kideek parrandara joateko deia luzatu dute, eta Pablo Barriok, festen momentu magikoaz gozatzeko deia zabaldu du

Oholtzan, udal ordezkariekin batera aurte omenduko dituzten Denaok Kide eta Jalguneko kideak izan dira.
Txupina jaurti aurretik, ekitaldia, txistulariek hasi dute, ondoren Jalguneko kideek oholtzatik Gure Ametsako himnoa kantatu eta dantzatu dute, eta bete betea zegoen Okendo plaza ere dantzan jarri dute. Eta azkenik txalaparta hotsak entzuten zirela, Denok kideko ordezkariek jaurti dute txupina Udaletxe berriko balkoitik, ondoren, Jalguneko partaideek, “gora sanpedroak” eta “goazen parrandara” deiadarrak egin dituzte. Ordurako banderak ere Udaletxe berriko masta dotoreetan ziren.

Azkenik Pablo Barrio alkateak hartu du hitza eta festetaz gozatzeko deia zabaldu du, “denetarik daki, aukera ez galdu, San Pedro eskutik hartu eta disfrutatu, gozatu eta ondo pasa, errespetuz eta armonian. Gora Potrosia, Gora Santoria, Gora San Pedro” harritu xamar utzi ditu herritarrak azken deiadarrekin.
Ondoren apar festa izan da Okendon bertan.
Txupinaren ondoren apar festa hasi da Okendon.